Abendu honetan, 19 urte bete dira kanpandorrean Ondarroako Irrati Libreko lehen emisioa egin zenetik. Aurretik, probak egiteko hiru lau hilabetetan herriko Gaztetxean egin zituzten lehenengo emanaldiak, 1990eko abuztuaren amaieran hasita.
19 urte hauetan, hainbat herritar ibili dira irratiko mikro eta mahaiaren gidaritzapean, guztiak borondatez eta musutruk. Guztien artean 150 irratsaio baino gehiago egin dituzte. Era guztietako irratsaioak izan dira, gehinbat musikalak: rap, reggae, rock, jazz, punk... Informazio zabaldu dutenak ere ez dira gutxi izan: kirola, albisteak, literatuta, komikia...
Irratian garrantzi handia izan du tokian-tokiko informazioa zabaltzeak. Era batera edo bestera, Ondarroako errealitatea eta albisteak Radixuko uhinen bitartez zabaldu dira ondarrutarren artean. Irratsaio berezien bidez, estropada, herriko jai, Egia-Iriondo edo ihauterien berri eman izan da.
Bestalde, elkarrizketa eta mahai inguruen bidez hainbat arlo ikutu dira. Arte espresio ezbedinek eta irratsaio kuriosoek bere tartea izan dute kanpandorreko mahai borobilean. Herriko erakunde eta talde sozialek ere beraien irratsaioa egiteko aukera izan dute.
Irratia martxan jartzeko, herriko musika taldeen laguntza izan zuten, Gaztetxean egindako kontzertuen bidez emisora eta tresneria erosteko dirua atera zen. Honez gain, herriko jaietan txosna jartzen da eta hau da irratiko diru sarrerarik handiena.
Irrati libreen ezaugarriak, Radixurenak barne, autogestioa, ahots gabekoen ahotsa, pluraltasuna eta kontrainformazioa dira. Asanblada bidez antolatzen da, independientea da eta publizitaterik gabe funtzionatzen du.
Urtero, Gabonen inguruan, 48 orduko etengabeko irratsaio berezia egiten dute. Beraz, adi egon eta entzun 105.5 FM!
martes, 22 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)







No hay comentarios:
Publicar un comentario