domingo, 10 de enero de 2010

Iñaki Gabilondok Cuatro utziko du

Iñaki Gabilondo CNN+ katean ikusi ahal izango dugu otsailetik aurrera, Ana Garcia Siñerizekin batera. Kazetariak albistegi bat zuzentzeko ardura hartuko du, astelehenetik ostegunera bitartean, "prime time"n. Hori dela eta, datozen asteotan Cuatro utziko du.

Betiko bukatu da "Date el bote"

Zortzi urteren ostean, betiko bukatu zen ostiralean "Date el bote". Aurten ikusle kuotak behera egin ondoren hartu du erabakia ETBK. %20ko kuotatik %12ko ikusle kuotara jaitsi da.

Hasiera batean, Jorge Fernandez izan zen aurkezlea, Tele5k fitxatu zuen arte. 2002ko udazkenean, Carlos Soberak hartu zuen haren lekukoa, orain arte. Lehiaketaren bigarren denboraldian, bere ordutegiko lidergoa lortu zuen, batez beste %27,8ko ikusle kuotarekin. Hurrengo urteetan apur bat behera egin bazuen ere, oso datu onak eman zituen beti. 1.795 atal grabatu dituzte Miramonen, guztira 3.590 lehiakide aurkeztu dira eta 3 milioi eurotik gora banatu dituzte. Date el bote-ren ordez, Euskadi directo ikusi ahal izan da laster. Proyeccion y Comunicacion ekoiztetxea arduratuko da programa hau egiteaz.

viernes, 8 de enero de 2010

Euskal blogak biltzen

Euskalblogosfera.com webgunea sortu da euskaraz eginten diren blogak biltzeko asmoz. Ikerketen arabera, euskaraz egiten diren 3000 blog inguru daude gaur egun. Horiek biltzeko eta elkargune bat izateko sortu da web orria.

Pasaden abenduaren 3an sortu zen eta oraingoz, 34 blog inguru biltzen ditu. Guztiek bi ezaugarri komun dituzte: euskaraz idazten dute eta lizentzia librea erabiltzen dute.
Egileen helburua euskal blogosfera ezagutaraztea da. Bloga duen edonork parte har dezake euskalblogosfera.com-en.

Eduki pornografiko, arrazista, homofobo edo faxistak dituzten blogak kanpoan geratuko direla ohartarazi duten egileek.


Goi Nafarroako kateek euskarazko saioak egin behar dituztela dio kode berriak

Nafarroako kontseiluak eta hiru katek sinatutako kodea urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean.

Localia-Canal4, Canal6 eta Popular TV Goi Nafarroako kateek euskarazko saioak ekoitzi behar dituztela dio Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseiluak. Kode berriak, edukien kalitaterako korregulazioa arautzen du. Hiru kateetatik batek berak ere ez ditu euskarazko programak egiten, ordea, eta kodea urratzen dute.

Kodeak hamar atal ditu eta betebehar batzuk ezartzen dizkie kateei eskualderako kalitatezko telebista programazioa eskaintzeko helburuarekin. Ondorengoak dira atal nagusiak: eskubidea, adingabeak, pluralismoa, hauteskundeak, epaiketak, publizitatea...


Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra onartu dute Madrilen

Ikus-entzunezko Komunikazioa arautuko duen legea onartu zuen Madrilgo Legebiltzarreko Batzorde Konstituzionalak.

Legeak zuzenketak jaso ditu. Horien artean, PSOEk sartu du bat: gorputza gurtzeko iragarkiak 06:00etatik 22:00 ezin dituzte eman, adin txikikoak babestutako ordutegian. Anorexia eta bulimia sahiesteko helburua du zuzenketak.
CIUk ere zuzenketa bat egin du: zorizko jokoetan oinarritutako programak goizaldeko 01:00etatik 05:00etara eman ahalko dira soilik.
Gainera, 22:00etatik 06:00etara eta kodetutako emisioan soilik eman ahalko dituzte eduki pornografikoak edo doako indarkeriazkoak irudiak.

Gonzalez TVEko zuzendari

Datozen egunetan, RNEko zuzendari zen Santiago Gonzalezek hartuko du TVEko zuzendari kargua.

lunes, 4 de enero de 2010

Euskal kulturaren gainbehera

3. atazako bideolanaren gaia euskal kulturaren gainbehera izanik, ondorengo bideoa egin dugu gaia jorratzeko.

Espero dut zuen gustokoa izatea


TVEk ez du iragarki gehiagorik kontratatuko

Javier Pons TVEko presidenteak adierazi du urritik aurrera iragarkirik ez dela egongo

Urtarrilaren 1ean jarri zuten abian TVEko publizitate guztia kentzeko iragan uztailean Espainiako Senatuan onartu zuten legea. Onarpena baino arinago kontatratutako publizitatea irailaren azken egunean amaituko dela jakinarazi du presidenteak.

Finantzaketa lege berriari jarraiki, aurrerantzean soilik autopromozioak, hauteskundeak eta gizarte kanpainak eman ahal izango dituzte.
Finantzaketa eredu berria ezarriko dute RTVEn. Publizitataren bitartez lortzen zuen diru sarreraren galera orekatzeko, telebista kate pribatuek eta telekomunikazio operadoreek irabazien ehuneko bat kate publikoa finantzatzera bideratu beharko dute.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak 550 milioi euro jarriko ditu irrati eta telebista kate publikoa finantzateko.