lunes, 28 de diciembre de 2009

Twiterren BNOk nazioarteko albiste agentzia bat sortuko du

Irakasgai honetako lan bezala, Youtube webgunean kate bat sortu dut. Kate horretan hainbat bideo jarriko ditut eta espero dut zuen gustokoak izatea.

Hemen duzue lehenengoa ikusteko lotura

http://www.youtube.com/watch?v=e3WawaYJnY8

Erdara harturik maisu

Erdara harturik maisu izeneko artikulu hauetan, Xabier Kintanak euskararen fonetika eta fonologian sortutako hainbat arazo aztertzen ditu. Miren Lourdes Oñederrak Egunkarian idatzitako oharren inguruko kritika egiten du.

Testuan behin eta berriz aipaturiko bustidura eta palatalizazioa oso zabalduta daude. Gainera, euskaraz arrotza den yeismoa ere zabaltzen ari da. Batzuen ustez, gazteagoek eragin dute hau; besteen ustez, aldiz, erdara, euskara baino gehiago erabiltzen dutenen eragina da.

Honen aurrean, Kintanak palatalizaziorik eza proposatzen du. Euskara erdal eraginpeko uholde yeistatik salbatzeko eta "nolabaiteko eredua" jarri beharra ikusten duelako.

martes, 22 de diciembre de 2009

Radixu Irratia, Sut&Blai programan

Sut&Blai programa, beste herri askotan bezala, Ondarroan ere izan zen. 2006. urtean egindako bisita horretan, Radixu Irratira hurbildu zen. Hemen duzue bideoa ikusteko esteka.

http://www.sutanblai.com/index.php?offset=477

Radixu Irratia, herrian herriarentzat

Abendu honetan, 19 urte bete dira kanpandorrean Ondarroako Irrati Libreko lehen emisioa egin zenetik. Aurretik, probak egiteko hiru lau hilabetetan herriko Gaztetxean egin zituzten lehenengo emanaldiak, 1990eko abuztuaren amaieran hasita.

19 urte hauetan, hainbat herritar ibili dira irratiko mikro eta mahaiaren gidaritzapean, guztiak borondatez eta musutruk. Guztien artean 150 irratsaio baino gehiago egin dituzte. Era guztietako irratsaioak izan dira, gehinbat musikalak: rap, reggae, rock, jazz, punk... Informazio zabaldu dutenak ere ez dira gutxi izan: kirola, albisteak, literatuta, komikia...

Irratian garrantzi handia izan du tokian-tokiko informazioa zabaltzeak. Era batera edo bestera, Ondarroako errealitatea eta albisteak Radixuko uhinen bitartez zabaldu dira ondarrutarren artean. Irratsaio berezien bidez, estropada, herriko jai, Egia-Iriondo edo ihauterien berri eman izan da.

Bestalde, elkarrizketa eta mahai inguruen bidez hainbat arlo ikutu dira. Arte espresio ezbedinek eta irratsaio kuriosoek bere tartea izan dute kanpandorreko mahai borobilean. Herriko erakunde eta talde sozialek ere beraien irratsaioa egiteko aukera izan dute.

Irratia martxan jartzeko, herriko musika taldeen laguntza izan zuten, Gaztetxean egindako kontzertuen bidez emisora eta tresneria erosteko dirua atera zen. Honez gain, herriko jaietan txosna jartzen da eta hau da irratiko diru sarrerarik handiena.

Irrati libreen ezaugarriak, Radixurenak barne, autogestioa, ahots gabekoen ahotsa, pluraltasuna eta kontrainformazioa dira. Asanblada bidez antolatzen da, independientea da eta publizitaterik gabe funtzionatzen du.

Urtero, Gabonen inguruan, 48 orduko etengabeko irratsaio berezia egiten dute. Beraz, adi egon eta entzun 105.5 FM!

jueves, 17 de diciembre de 2009

Nafarzaletasuna

Irakasgai honetako 2.atazako Nafarzaletasunari buruzko bideoa duzue ondorengoa.

Nafarroaren konkista eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik! ekimenaren ingurukoa da.

Espero dut zuen gustokoa izatea!



domingo, 13 de diciembre de 2009

David Bravo EHUn

David Bravo abokatua Leioako campusean izan zen pasaden azaroaren 11n. Pirateriari buruz hitz egin zuen Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan.

Bravok, gaur egungo egoera eta pirateriaren aurka egindako operaziorik handienaren inguruko informazio ugari eskaini zuen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere, gure lanerako baliagarriak izango zaizkigun datuak eman zituelako. Pirateriari aurre egiteko sortutako legeen berri eman zuen, umorea eta ironia erabiliz.

Seriotasun aurpegiarekin, askotan sartu zituen ironia askoko esaldiak. Pirateriaren aurka daudenek egindako konparaketa asko egin zituen. Adibidez, musika jaistea banketxe batean lapurretan egitea bezalakoa dela edo pelikula bat ikustea diruaz baliatzeko egiten dugula esatea, besteak beste.

Twitter, sare soziala baino gehiago

Twitter sare soziala eta mikrobloggin zerbitzua da. Gehiengoz 140 karaktereko luzera duten testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen die bere erabiltzaileei.

Erabiltzaileek egindako eguneraketak hauen profilean erakusten dira eta beste erabiltzaile batzuei bidaltzeko aukera ere badago.

Twitter, azken aldian, kazetarien lanerako baliabide bilakatu da. Berehalako informazio eta inpresioak elkartrukatzeko tresna garrantzitsu bihurtu da. Bat-bateko informazioak trukatzeko baliabideen artean aitzindari da azken aldian.

Livestream, gure telebista katea izateko aukera paregabea

Blogak osatzen joateko, geure telebista sortzeko aukera zabala eskaintzen digun webgune baten berri izan genuen aurreko asteetan klasean. Livestream da web orri hori. Bertan, geure telebista katea sor dezakegu, nahi ditugun irudiak eskaintzeko.

Hemen ondoan duzue nire telebista katea. Momentuz, musika eta zenbait bideo bitxi sartu ditut. Hauek hobetzen eta aldatzen joango naiz eta espero dut zuen gustokoak izatea.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Beskoitzeko euskarari buruzko liburua

IRRATIAREN IZENA: Radixu
ALBISTEGIA: goizeko albistegia
ERREDAKTOREA: Nora Ibazeta
ATALA: Kultura
IRAUPENA: 30 segundu


Beskoitzeko euskarari buruzko liburua argitaratu du Henri Duhauk. Iparraldeko idazleak "Hasian hasi" liburua kaleratu du. Lanaren aurkezpena urriaren 16an egingo da Herriko Etxean.

viernes, 13 de noviembre de 2009

Ondarroako Udal bulegoak HITZA-z beteta




Euskal Herrian Euskaraz taldeak Ondarroako Udalak Alamedan dituen bulegoetako ate eta leihoak HITZA egunkariarekin estati zituzten larunbatean, "egunkariaren egoera salatzeko".

Aurrean, HITZAren egoera azaltzen zuen idatzi bat ipini zuten. "Euskarazko hedabideak sortu, bultzatu eta kontsumitu; euskararentzat hizkuntza politika egokiak orain!" moduko esaldiak agertzen ziren bertan.


Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAren egoera

"Egoera ekonomikoak behartuta, oinarrizko zerbitzuak bermatzera" joko omen du Amankomunazgoak.
Hitza egunkariari orain arte Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren bitartez biztanleko eta urteko euro eta erdiko diru laguntza ematen izan dioten udalek kopuru hori 2009ko aurrekontutik kentzea erabaki dute. Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Amoroto eta Mendexako udalek, beraz, ez diote diruz lagunduko aurten Hitzari Amankomunazgoaren bidez. Berriatua, Aulesti, Munitibar eta Gizaburuagako udalek, berriz, udal modura laguntzen diote euskarazko egunkariari (biztanleko eta urteko hiru euro), eta horrela egiten jarraituko dutela iragarri dute.

Joan den apirilaren 28an egindako batzar nagusian onartu zituzten Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren 2009ko aurrekontuak, eta horren barruan erabaki zuten Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzari bideratzen zitzaion diru partida ezabatzea. 35.000 euro ziren aurtengorako aurreikusita zegoen diru laguntza eta bertan behera laga dutena.
Diru galera horrek Hitzan eragin dezakeen kalteari buruz «ez zen ezer komentatu» aitatu batzar nagusian, Jesus Mari Sarasua lehendakariak aitortu zuenez.

Erabakia berraztertzeko eta alkateekin batzeko eskaria

Erabakia «ezusteko itzela eta kolpe gogorra» izan da Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L. enpresarentzat, bertako Administrazio Kontseiluko kideen esanetan. Hitza egunkariko zuzendariak eta kudeatzaileak eskari gutuna eman diote Lea-Artibaiko Amankomunazgoko lehendakari Jesus Mari Sarasuari, «alkate guztiei erabaki hori berraztertzea eska diezaien». Era berean, urtea hasi zenetik hirugarrenez, Hitzaren diru laguntza Amankomunazgoaren bidez eman izan duten udal guztietako alkateekin batzartzeko eskaria egin dute euskarazko egunkariko ordezkariek.

domingo, 25 de octubre de 2009

Entzun 105.5!

Kaixo guztioi!

Nora Ibazeta naiz. Kazetaritza ikasten ari naiz eta aurtengoa 2. urtea da. Blog bat egiteko eskatu digutenez gero, blog interesgarri bat egiten saiatuko naiz.

Blog honetan, alde batetik, Ondarroako Radixu Irratiari buruz hitz egingo dut. Historia, programazioa, ekitaldi bereziak eta beste hainbat gauza tartekatuko ditut.
Bestetik, irakasgaiari buruzko gogoetak eta ikaslanak ere hemen jarriko ditut.

Proposamenak onartzen dira, beraz, animatu eta parte hartu!